Datuen analitikan trebatzeko ikastaro berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak

Dama España elkartearekin lankidetzan sortu dute titulu berria. 2024ko urtarrilean hasiko da eta online izango da

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

Datuen analitikak egun duen garrantzia kontuan harturik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Dama España elkartearen laguntzarekin, Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoa izeneko titulua jarri dute abian. Izan ere, datuen kudeaketan trebatzeko profilen premiak antzematen dituzten egun sektoreko eragileek, eta datuetan oinarritutako geroz eta zerbitzu eta produktu gehiago daude merkatuan.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute bi entitateek, eta 2024ko urtarrilean hasiko da tituluaren lehen ikasturtea. Unibertsitatearen arabera, aditu akademikoek nahiz enpresa arloko erreferenteek hartuko dute parte ikastaroan, eta online izango da.

Gaur izenpetu dute hitzarmena Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekanoak eta Lucia Engo Dama España elkarteko presidenteak. Ikastaroaren helburua “datuen kudeaketan eta gobernantzan adituak diren profesionalak trebatzea” izango da, “enpresetan datuak gobernatzeko estrategia bat ulertu, diseinatu eta gauzatzeko eta datuak aktibo giltzarri gisa nabarmentzeko”, azaldu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK