• BERRIKUNTZA
  • Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk lankidetza berritu dute adimen artifizialaren esparruan

Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk lankidetza berritu dute adimen artifizialaren esparruan

Unibertsitateak eta finantza erakundeak ikerketa eta unibertsitateko prestakuntza sustatu nahi dute

Marta Alonso eta Juan Jose Etxeberria | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
Marta Alonso eta Juan Jose Etxeberria | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
2026ko ekainaren 29a - 11:47

Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk beste urtebetez berritu dute lankidetza hitzarmena, eta bi erakundeek ikerketa eta unibertsitateko prestakuntza bultzatuko dute elkarrekin.

 

Marta Alonso BBVA Iparraldeko Lurralde zuzendariak eta Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatu dute akordioa. Alonsoren hitzetan, “hezkuntza, ikerketa eta jakintza partekatzea lehentasun eztabaidaezinak izan dira beti guretzat. BBVAk, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, prestakuntza aukerak eta ikerketa akademikoa bultzatu nahi ditugu aurten ere”.

Etxeberriak, bestalde, unibertsitateak BBVA bezalako erakundeekin beren “misioa partekatzen” jarraitu beharra azpimarratu dutela azpimarratu du: “pertsonen ongizatearen zerbitzura egiten dugun lanean gizarte solidarioago, garatuago eta herritar guztien garapenarekin konprometituagoa den eginkizuna betetzen jarraitu ahal izateko”.

 

Aurten Etika eta Adimen Artifiziala eta Etika eta Desgaitasuneko doktoregotzetan eta Etika Aplikatuko Zentroko proiektuak garatzen lagunduko du bi erakundeen arteko elkarlanak. Horrekin batera, Deusto Cities Lab Katedrarekin lankidetzan aritzea ere babestuko du elkarlanak.