Digitalizazioren etorkizunaren inguruko topaketa egingo du bihar Tecnaliak

'Katea: hartu aurrea etorkizuneko digitalizazioari' izenburupean, digitalizazioan oinarritutako azken teknologiak eta adimen artifiziala izango dute hizpide

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Enpresen lan egiteko duten modua eraldatzen ari da teknologia. Tecnaliak enpresa munduan teknologia izaten ari den inpaktuaren inguruko topaketa egingo du bihar Bilbon, Iberdrolako dorrean. Katea: hartu aurrea etorkizuneko digitalizazioari izenarekin, digitalizazioan oinarritutako azken teknologiak eta adimen artifiziala izango dute hizpide batik bat.

Tecnaliako hainbat aditu izango dira ekitaldian, baita nazioarteko enpresetako beste batzuk ere. Besteak beste, Dell, Arista, Red Hut eta Nvidia konpainietako adituak izango dira.

Honako gaien inguruko solasaldi eta hitzaldiak eskainiko dira: SuperKonputazioa AAren garapenaren zerbitzura, AAren berrikuntza eta hedapena: ikerketatik inplementaziora, AA ereduen inplementazio eraginkorra, komunikazio kuantikoen segurtasuna eta Internet kuantikoaren etorkizuna eta analitikaren eta datuaren zerbitzurako kuantika. Irudiek enpresa baten digitalki nola eraldatu dezaketen ere izango dute aztergai topaketan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK