• BERRIKUNTZA
  • Diseinuz topaketak diseinuak enpresan duen balioa erakutsiko du

Diseinuz topaketak diseinuak enpresan duen balioa erakutsiko du

Material berrien, osasunaren, kontsumoaren eta enpresa-berrikuntzaren adibideak erakutsiko dira. Besteak beste, Ikea, Eroski, Roche eta Notpla enpresek parte hartuko dute azaroren 19an eta 20an, EITBko Multibox aretoan

Diseinuz topaketa azaroaren 19an eta 20an egingo da Bilbon | Argazkia: Diseinuz
Diseinuz topaketa azaroaren 19an eta 20an egingo da Bilbon | Argazkia: Diseinuz
2026ko azaroaren 18a - 15:20

Diseinuaren bitartez enpresak dituzten erronkei aurre egiteko aukera dago. Diseinuz Bilbao Bizkaia Design Summit topaketan diseinuaren aplikazio desberdinak azalduko dira. Kongresuak aukera emango du diseinua beren erakundeen erabakietan txertatzen dutenen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

 

Enpresa parte-hartzaileen artean Ikea, Eroski, Roche Diagnostics, Notpla, Santander eta Victoria Shoes enpresetako arduradunak, baita Mormedi, Designit, Manyone eta Soulsight aholkularitza-enpresetako ordezkariak izango dira. Hainbat sektoretako enpresa hauek diseinua nola jorratzen duten azalduko dute. Batez ere, aukerak nola identifikatzen dituzten, produktuak eta zerbitzuak nola hobetu ditzaketen, inbertsioa nola bideratzen duten edo jasangarritasuna berrikuntzarako bide nola bihurtzen duten azalduko dute.

Hitzordu hau bereziki enpresa eta erakundeetan erabakiak hartzen dituztenei, berrikuntza-, estrategia- eta produktu-arduradunei, diseinuko profesionalei eta ikertzaileei zuzenduta dago. Lankidetzarako aukerak eta erronka partekatuak ulertzeko bidea izango da Bilbon egingo den topaketa. Diseinuz Bilbao Bizkaia Design Summitek bihar hasiko du egitaraua eta azaroaren 20ra arte, enpresak, profesionalak eta erakundeak bilduko ditu EITBko Multibox aretoan.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain