• BERRIKUNTZA
  • Nazioarteko komunitate kuantikoa Donostian bildu da ekosistema indartzeko asmoz

Nazioarteko komunitate kuantikoa Donostian bildu da ekosistema indartzeko asmoz

Zenbait arlotako 100 eragile baino gehiago bildu dira 'Quantum Readiness for Business' ekitaldiaren harira

Argazkia: CIC Nanogune
Argazkia: CIC Nanogune
2026ko maiatzaren 20a - 13:08

Teknologia kuantikoen arloko 100 ordezkari baino gehiago elkartu dira gaur Donostian: teknologia-garatzaileak, ikerketa-erakundeetako kideak, eragile politikoak, baita sektoreko industria enpresetako ordezkariak ere. Quantum Readiness for Business izeneko ekitaldia dela-eta bildu dira, Q-Expo Europako ekitaldiaren baitan sortutako egitasmo paraleloa, helburu izanik zenbait herrialdeetako ordezkaritzak batu eta EAEko ekosistema kuantikoa ezagutaraztea, elkarrizketa bultzatzea eta lankidetza berriak sustatzea. Besteak beste, Hego Koreako, Japoniako, Kanadako zein Europako eragileak bertaratu dira Gipuzkoako hiriburura, eta aukera izan dute IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa eta nangoGUNEren hardware kuantikoko laborategiak bisitatzeko. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoak, Basque Quantumek, CIC nanoGUNEk, Quantum Motionek, Adigitalek eta Multiverse Computingek antolatu dute.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Europan prestakuntza kuantikoan aurrera pausoak emateko beharrezkoak diren baldintzak aztertu dituzte eragileek, eta azpimarratu dute ekosistema osoan ekintzak koordinatzea ezinbestekoa dela. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du EAEk eta Gipuzkoak “aktiboki” laguntzen diotela Europako ekosistema kuantikoari, eta funtsezkotzat jo du nazioarteko adituak “tokian-tokian garatzen ari diren gaitasunekin konektatzea”. Era berean, César Tello Adigitaleko zuzendariak beharrezkotzat jo du “ikerketaren eta merkatuaren arteko zubi-lana” egitea, eta Fernando González-Zalba CIC nanoGUNE zein Quantum Motioneko kideak “epe luzerako lankidetzak sortzean” jarri du fokua.