Donostiako GOe eraikinak izango dituen hainbat espazio aurkeztu dituzte

BCCk Gros auzoan eraikiko duen espazioak, herritarrentzako "elkargune berriak" eskaini eta sortuko dituela adierazi du Aizegak

Gaurko agerraldian BCCko zuzendari nagusia, Joxe Mari Aizega azalpenak ematen | Argazkia: BCC Gaurko agerraldian BCCko zuzendari nagusia, Joxe Mari Aizega azalpenak ematen | Argazkia: BCC

GOe Gastronomy Open Ecosystem proiektuaren hainbat xehetasun aurkeztu ditu gaur Basque Culinary Centerrek (BCC). Joxe Mari Aizega zuzendariak azaldu duenez, proiektuaren ildo nagusiak "ikerketa, berrikuntza, ekintzailetza eta prestakuntza aurreratua" izango dira. BCCren arabera, proiektuak gastronomiaren erronkei erantzungo die, "talentua eta teknologia" uztartuta. Hala, Donostiako Gros auzoan eraikiko den espazioak, herritarrentzako "elkargune berriak" eskaini eta sortuko dituela adierazi du Aizegak komunikabideen aurrean eginiko topaketan.

Eraikin berriak izango dituen espazio ezberdinak azaldu dituzte gaur. Hain zuzen ere, ikerketarako eta prestakuntzarako zortzi sukalde, analisi sentsorialerako gela, hamar laborategi (horien artean laborategi fisiko-kimikoak eta mikrobiologiakoak), sormen-tailer bat, ikus-entzunezko ekoizpen-estudio bat, coworkingerako 1.000 m2 baino gehiago osatzen duten guneak, enpresentzako guneak, ikasgela eta sukalde balioaniztunak, auditorium bat, esperimentatzeko eta testatzeko jatetxe bat eta kantina bat izando ditu espazioak

Aizeagak GOe proiektuaren helburua "hirira irekita dagoen eta herritarrek zenbait jardueratan parte har dezakeen gune bat" sortzea izan dela azaldu du. Hori dela eta, erakusketak, hitzaldiak, haur eta adinekoen heziketa gastronomikoa, programazioa, eta abar antolatuko dira. Hala, oharrean erronka gisa, berrikuntza-komunitate bat aktibatu nahi dutela argitu dute, besteak beste, ikertzaile ekintzaile eta ikasleei gonbita luzatuz.

Informazio gehiago
BCCk 2025eko apirilean aurreikusten du GOe eraikinaren irekiera
BCCk GOe eraikinari buruzko saio irekia egingo du gaur
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK