EAEko enpresek geroz eta patente gehiago eskatzen dituzte Europan

Bizkaian 2023an 66 eskaera egin dira, 2022an 36 egin zirenean. EAEn, aldiz, 124tik 169ra igo da eskaera kopurua

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Europa bidez egindako patente eskaerak indartsu hazten ari dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, jabetza intelektualari buruzko Babestu txostena aurkeztu du. Ikerketaren arabera, Bizkaian 2023an 66 eskaera egin dira, 2022an 36 egin zirenean. Hau da, eskaerak %83 igo dira. Halaber, EAEn orotara igoera %36koa izan da. 2023an, 169 patente eskaera egin baitzituzten enpresek eta 2022an 124.

Europatik haragoko patente eskaerek ere gora egin dute. Bizkaian 20tik 28ra igo baita, eta EAEn 59tik 61era.

Azterlanaren arabera, nazioarteko patenteen aldeko apustua egiteak Espainiako patenteen eskaerak gutxitzea ekarri du. Bizkaian 2022an 30 eskaera egin ziren eta 2023an 19. EAEn, berriz, 67tik 51ra jaitsi ziren eskaerak.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren arabera, Espainiako estatuan patente eskatzaile nagusien artean aurkitzen dira Salto Systems eta EHU. Europako patente eskaeretan, aldiz, Siemens Gamesa eta Tecnalia daude lehen postuetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK