Elikagaien industriarako berrikuntza azoka egingo dute maiatzan, BECen

Ia 400 profesional bilduko ditu Food4Future feriaren bigarren edizioak

Argazkia: Nebext Argazkia: Nebext

Maiatzaren 17tik 19ra egingo dute Food4Future azokaren bigarren edizioa Bilbao Exhibition Centerren. Aztik eta Nebextek antolatuta, joan den astean aurkeztu zuten erakustazokan, eta Madrilen gaur goizean. Azoka honen helburua da elikaduraren eta edarien sektoreen eraldaketei buruzko hausnarketa plazaratzea, besteak beste industriaren negozio eredua birdefinitzeko, eta ekoizpen jasangarria eta osasungarria bermatzeko. Horrekin batera, 250 enpresek hartuko dute parte euren produktu eta prototipoak aurkeztuz.

The Foodtech Revolution da aurtengo leloa, eta foodtech industriako balio-kate guztiko profesionalentzat elkargunea izan nahi du. Era berean, elikagaien erreferente gisa kokatu nahi du. Sektore honen parte dira robotikan eta automatizazioa, elikagaien segurtasunean eta zientzia, eta elikagaien industriako segmentuetarako prozesatze- eta ontziratze-tekniketan azken soluzioak. Guztira, 386 aditu izango ditu aurtengo edizioak, eta 7.000 bisitari inguru izatea espero dute antolatzaileek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK