Emakumeak Zientzian egitasmoaren zortzigarren edizioa egingo da otsailaren 8tik 16ra bitartean

Zientzia eta teknologia arloan diharduten emakumeen lana ikustaraztea du helburu ekimenak. Aurten EAEko hiru lurraldeetan egingo dira topaketak

Argazkia: Elhuyar Argazkia: Elhuyar

Emakumeak Zientzian egitasmoaren 8. edizioa egingo da datorren otsailaren 8tik 16ra. Bertan parte hartuko dute zientzia eta teknologia sarearen erakusle diren 32 euskal erakundek. Besteak beste, Achucarro, CIC biomaGUNE, Aranzadi Zientzia Elkartea, BAIC, BCBL, CIC energiGUNE, Ikerlan, Mubil edota Tecnun bezalako erakundeak dira ekimenaren antolatzaileak.

Bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak dira zientzialari emakumeak, eta helburu hori ezarrita egingo da egitasmoa. Zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea ere badu xede.

60 ekintza baino gehiagoko programa antolatu dute, eta EAEko hiru lurraldeetan egingo da lehen aldiz.  Donostian hasikoa da, eta Bilbon eta Gasteizen ere egingo dira bisitak, tailerrak eta mahai inguruak. “Deialdi berezi bat egin nahi dugu aurten, eta guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ekintzetan parte hartzera, edozein dela ere zuen generoa, nortasuna, lanbidea edo adina”, adierazi dute ekimenaren antolatzaileek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK