
Empack eta Logistics & Automationen lehen edizioa Barakaldoko BECen izango da martxoaren 1ean eta 2an, bilgarri, automatizazio, biltegiratze, logistika eta garraioko azken soluzioak bildu eta ezagutarazteko. Guztira, 2.000 profesional baino gehiago bilduko ditu ekitaldiak, 70 enpresatik gora izango dira ordezkatuta eta 50 hizlarik erakustaldi- eta networking-jardueren berri emango dute.
Ekitaldiak Euskadiko Logistikaren VIII. Jardunaldia hartuko du, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatua, bai eta hainbat eduki, arrakasta kasu eta eztabaida ere. Bertan izango dira, besteak beste, IVL, UniportBilbao, Packnet, Icil, Basque Food Cluster, Coca-Cola, Europacific Partners, Aclima, Eroski Taldea, Uvesco, Kaiku, Ulma, Tekniker edo Tecnaliako adituak.
Ekitaldian bisitan izan da, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburua ere, Espainiako iparraldean gaiaren inguruan egin den lehen topalekua izan delako.
Eduki guztiak BECeko bi kongresu aretotan eskainiko dira. Ekitaldi guztien informazio osoa Empack eta Logistics & Automationen webgunean dago eskuragarri.