Erabat euskaraz dauden 4 aplikazio

Interfaze teknologikoetan euskararen presentzia urria da oraindik

Argazkia: EnpresaBIDEA Argazkia: EnpresaBIDEA

Datorren ostiralean hasiko da Euskaraldiaren edizio berri bat, euskararen erabilera esparru guztietan sustatzea helburu duena, baita gure hizkuntzaren erabilera gehien ahultzen den eremuetan ere. Teknologia da euskararen presentzia gehien mugatzen duen inguruetako bat, non ingelesak, frantsesak edo gaztelaniak posizio hobea duten. Gero eta aplikazio eta zerbitzu gehiago daude euskaraz eskuragarri, eta horregatik, euskara hutsean dauden aplikazioen bilduma bat txiki bat egin dugu.

Outlook

Posta elektronikoa komunikazio-bide ezagunenetako bat da joan den mendearen amaieratik. Smartphoneak jendarteratzearekin batera, denok daramagu poltsikoetan mezu elektronikoak berehala bidaltzeko eta jasotzeko aukera. Inor gutxik daki posta elektroniko pertsonala, enpresakoa edo instituzionala kudeatzeko orduan hainbat aukera daudela. Mail aplikazio natiboez edo Gmailen aplikazio propioaz gain, posta-elektronikoa Outlook bezalako aplikazioetan kontsulta daiteke, Microsoften konturik izan gabe. Aplikazio honen abantaila garrantzitsuenetako bat da euskararekin duen integrazio, interfaze osoa gure hizkuntzara itzulita baitago. Haien iragazkiei esker eta lan-mundura bideratutako tresna denez, Outlook posta-elektronikoa kudeatzeko aukera oso ona da produktibitatea handitzekot. Azkenik, Outlooken aplikaziotik bertatik egutegiko gertaerak kontsultatu daitezke, baita eguraldiaren aurreikuspena app bakar batean izan ere.

Mastodon

Agian hori da erabiltzaile gehienentzat gutxien ezagutzen den aplikazioa. Azken hilabeteetan iraultza bizitzen ari gara Twitterren, eta badirudi ez duela laster amaituko. Mastodon txoritxo urdinaren sare sozialaren alternatiba da. Sare sozial deszentralizatua izateak egiten du berezi. Mastodonen ez dago zerbitzari bakarra, baizik eta hainbat zerbitzari, askotariko gaien inguruan. Sare sozial honetan kontu bat sortzean, lehenik zerbitzari baten babespean sortu beharra dago eta interesgarrienetako bat mastodon.eus da. Zerbitzari horren helburua da euskarazko eta euskal kulturako edukiak zabaltzeko konpromisoa hartzen duten erabiltzaile guztiei babesa ematea, kontu bat sortzeko. Beharrezkoa da zerbitzariaren arduradunei zehaztea zein diren domeinu hori erabiltzeko dituzun asmoak. Twitterren bezala, profil bakoitzak bere erabiltzaile-izena du, @ sinbolotik hasten dena, baina horrek zerbitzariari erreferentzia egiten dion beste @ bat izan behar du jarraian: @EnpresaBIDEA@mastodon.eus, adibidez. Azkenik, euskararen dibulgaziora bideratutako zerbitzari bat izateaz gain, aplikazioa gure hizkuntzara itzulita dago, eta, beraz, sare sozial interesgarria da Euskaraldiari begira.

YouTube

Hain ezaguna ez den aplikazio batetik erabiltzaile guztiek ezagutuko duten aplikazio batera igaroko gara, YouTubera. Alphabeten jabetzako sare soziala komunikatzeko azken urteetako bide garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Plataforma honetan era guztietako edukiak, entretenimendua, gaurkotasuna eta zuzeneko emisioak aurki ditzazkegu. Duela urte batzuetatik hona, Google saiatu da bere zerbitzuetan euskara sartzen, baina hizkuntza orain arte hobekien txertatu duen zerbitzuetako bat YouTube izan da. Bere interfaze osoa euskaratuta dago duela hamarkada bat baino gehiagotik, eta beraz, sare sozial horretan ez da beharrezkoa nabigatzeko bigarren hizkuntza bat behar izatea. Gainera, YouTube plataforman, euskarazko bideoak sortzen dituzten eduki sortzaileak ditu, eta beraz, ideia ona izan daiteke plataforma horretatik pasatzea gure hizkuntzan edukia erabat kontsumitzeko.

Inditex

Azkenik, bilduma Inditex taldearen aplikazioekin amaitzen dugu. Gero eta ezagunagoak dira online erosketak, eta gure poltsikoetan Interneteko konexioa izateari esker, Inditex taldeko dendak gure smartphonetara mugitu dira. Aplikazio horien ezaugarria da euskara eta Espainiar estatuko gainerako hizkuntza koofizialak jartzeko aukera. Zara, Pull and Bear edo Bershka aplikazioak euskaraz daude; beraz, online erosketak egiterakoan kontuan hartu beharreko aukera ona dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK