Erakunde Osasungarrien Topaketan bildu dira gaur 60 enpresa baino gehiagotako ordezkariak, Gasteizko Michelin konpainiaren lantegian; ekitaldiaren helburua enpresetan osasuna eta ongizatea bultzatzea da, fokua jarriz, bai ongizate fisikoan, baina baita osasun mentalean ere.
Horretarako, zenbait konpainietan egiten diren “praktika onak” partekatu dira, eta besteak beste, Aernnova, Vinarchy eta Adisseo España enpresen adibideak ezagutu dira. Mahai-ingurua ere antolatu da, Aernnovako eta Castmetal konpainietako ordezkariekin, zeintzuek ingurune industrialetan ongizatearen kudeaketan dauden erronka berriei buruz hausnartu duten.
Erakunde Osasungarrien proiektua ez da, ordea, Arabako egitasmoa. FOES Soriako Enpresa Erakundeen Federazioak sortu zuen, gerora beste patronalekin batzen joan diren arren. SEA da horietako bat. Egun, orotara 537.000 langile, 102.100 enpresa eta 100.000 autonomo dira proiektuan parte hartzen dutenak.
