• BERRIKUNTZA
  • Eraldaketa industrialaren zibersegurtasuna hizpide Bedigital azokan

Eraldaketa industrialaren zibersegurtasuna hizpide Bedigital azokan

Cybasquek eta Indeusek antolatuta, Iñigo Buenok (S2Grupo), Gorka Abadek (Ikerlan), Lorea Arakistainek (PuntuEUS), Ander Galisteok (Cybertix) eta Ion Ucinek (Orbik) parte hartu dute jardunaldian

Argazkia: utzita
Argazkia: utzita
2025eko ekainaren 4a
Eg. 2025eko ekainaren 4a

Industriaren eraldaketaren baitan zibersegurtasunak duen garrantzia aztertu dute gaur BECen egiten ari den Bedigital azokan. Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute Cybasquek eta Indeus Industriaren Euskal Plataformak. Bertan euskaraz aritu dira Iñigo Bueno S2Grupoko ordezkaria, Gorka Abad, Ikerlaneko “Sistema Digital Ziberseguruak” taldeko ikertzailea, Lorea Arakistain, PuntuEUS fundazioko marketin burua, Ander Galisteo Cybertix konpainiako industria zibersegurtasuneko zuzendaria eta Ion Ucin Orbiken salmenta arloko ordezkaria.

 

S2Grupo zibersegurtasunean eta operazio adimendunetan espezializatutako enpresa da, azpiegitura kritikoen eta enpresa-inguruneen babesean lan egiten duena. Buenok eragiketa-teknologien zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia eskaini du.

Abad Adimen Artifizialaren segurtasunari buruz aritu da, izan ere, Ikerlan industria adimenduneko, energia-sistemetako eta mikro nanoteknologietako soluzio aurreratuak garatzen dihardu. Ondoren, DNS (domain name system) abusuaren aurkako “gudaren” inguruan mintzatu da Arakistain.

 

Orbik zibersegurtasun sistemak eta komunikazio kritikoak kudeatzen espezializatutako enpresa da eta enpresa eta administrazioentzako soluzio integratuak eskaintzen ditu. Bertako salmenta arloko zuzendariak industria-produktuen zibersegurtasun ziurtagiriak izan ditu hizpide bere hitzaldian.