Errealitate birtualari esker ikastea

Ikasgelan errealitate birtual eta areagotua txertatzeak zenbait abantaila ekar ditzakete. Hain zuzen, aipatutako esparruetan txertatu daitezkeen teknologien garapenean ari da Nautilus Experiencias Digitales start-up nafarra VRMagister proiektuarekin

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Teknologia aliatu handi bihur daiteke gazteenen ikasteko moduan. Gero eta konektatuagoa dagoen eta ikusmen-estimuluekiko esposizio handiagoa duen gizarte batean, bai errealitate areagotua, bai errealitate birtuala, ikaskuntza hobetzen laguntzen duten tresnak izan daitezke.

Azken urteotan gero eta gehiago hitz egiten ari gara AR eta VR siglei buruz, baina zer esan nahi dute? AR siglak ingelesezko Augmented Realityri egiten dio erreferentzia, errealitate areagotuari, alegia; VRk, berriz, ingelesezko Virtual Realityri, beraz, errealitate birtualari. Hasiera batean, gauza bera eman dezakete, eta egia da antzeko teknologia dela. Aldiz, ezaugarri batek erabat bereizten ditu: VR errealitate birtualaren kasuan, gure ikus-eremua erabat estaliko duen kaskoaz ari gara. Led pantaila batzuen bidez, begi bakoitzak irudi bat jasotzen du, gure burmuinak hiru dimentsioko bakar bat bihurtzen duena, eta fikziozko unibertsoan sartzen gara. Adibidez, etxeko sofatik Pekingo kaleak ikustea. Gailuaren sentsoreei esker, gure mugimenduak interpretatzeko gai da, esperientzian erabat murgilarazita. AR errealitate areagotuaren kasuan, mugikorren pantaila edo betaurreko batzuk dira, bizitza errealean gure begien aurrean duguna uneoro erakusten digutenak. Kasu horretan, ikusten ari garen ingurunea aberasteko gai diren irudi errealak jartzen dira gainetik, sare sozialetan erabiltzen diren filtroen antzeko zerbait.

Bi teknologia horiek hezkuntzan izan dezaketen aplikazioa funtsezkoa da. Alde batetik, ikasleak gai izan daitezke denbora errealean inguruneak edo objektuak ikusteko, esate baterako, ikasgela guztia ozeano birtual batean murgiltzeko, non ikasleek bale zuri bat ikusi dezaketen igerian, edo duela ehunka urte Gasteiz nolakoa zen ikustera joateko. Mota horretako teknologiek klaseak askoz didaktikoagoak eta dinamikoagoak egitea lortu dezakete.

Noaindik ikasgeletara

Nautilus Experiencias Digitales enpresa nafarra VRMagister proiektuan murgilduta dago, eta teknologia hori eskoletara, unibertsitate eta ikastetxeetako ikasgeletara eramatea du helburu. Nautilius Experiencias Digitalesek adierazi duen bezala, teknologia mota horrek prestakuntza segurua lortzen lagun dezake, arriskurik gabe, adibidez, basoko sua itzaltzeko simulakroa egiteko.

Errealitate birtualeko teknologia ez da oso hedatua hezkuntza ingurunean, kostu handiagatik edo sektore horretan erabili ahal izateko programak sortzen dituzten software-garatzailerik ez dagoelako. VRMagister proiektuari esker, bultzada bat ematea espero duta garatzaileek teknologia hori hezkuntza xedearekin urte gutxi barru ezartzeko behar diren tresnak aurki ditzaten. Medikuntzan, errealitate birtualak gero eta pisu handiagoa hartzen du; gero eta gehiago dira urruneko esku-hartzeetara jotzen dutenak, tresna horretan oinarrituta.

Errealitate birtualeko teknologia ez da oso hedatua hezkuntza ingurunean, kostu handiagatik edo sektore horretan erabili ahal izateko programak sortzen dituzten software-garatzailerik ez dagoelako

Teknologia hori nola ezartzen den ikusteko zain, egun hauetan hasiko dira eskolak ikastetxe askotan, eta, etorkizunean, eskolak askoz didaktikoagoak eta entretenigarriagoak izango dira errealitate areagotuari eta errealitate birtualari esker. Hasieran arriskutsua zirudien arren ikasle bakoitza Internetera konektatutako ordenagailu batekin ekipatzea, etorkizunean errealitate birtuala errealitate bihurtuko da. Aurrerapen guztiek bezala, alde positiboa eta alde negatiboa izango dituzte. Horregatik, beharrezkoa da behar bezala erabiltzen ikastea, munduarekin konekta gaitzan, are gehiago urrundu beharrean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK