• BERRIKUNTZA
  • Errodamenduetan akatsak aurreikusteko gai den biki digitala sortu dute Laulagun eta Ikerlanek

Errodamenduetan akatsak aurreikusteko gai den biki digitala sortu dute Laulagun eta Ikerlanek

Matxura batek kostu handiak eta jarduerarik gabeko aldi luzeak ekar ditzakeen sektore baterako soluzio garrantzitsua da

Argazkia: Ikerlan
Argazkia: Ikerlan
2026ko ekainaren 10a - 10:50
Eg. 2026ko ekainaren 10a - 13:51

Laulagun Bearings enpresa gipuzkoarrak eta Ikerlan teknologia zentroak errodamenduetan akatsak aurreikusteko gai den biki digitala sortu dute. Soluzioak, errodamenduen portaera operazio baldintza errealetan aurreikustea ez ezik, akats posibleak goiz identifikatzea, bere izaera aztertzea eta bere eboluzioa aurreikustea ere ahalbidetuko du.

 

Laulagun tamaina handiko errodamenduen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuko enpresa da, eta Ikerlanekin lankidetzan aritu da soluzio hau garatzeko.

Matxura batek kostu handiak eta jarduerarik gabeko aldi luzeak ekar ditzakeen sektore batean — batez ere offshorean —, akatsari aurrea hartzeko gaitasuna lehiakortasunerako funtsezko faktore bihurtzen da, eta horrek agerian uzten du biki digital honek izan dezakeen garrantzia.

 

Soluzio honi esker, %20 gutxitzen dira errodamenduei lotutako planifikatu gabeko geldialdiak eta %30 txikiagoa da bizitza baliagarriari buruzko ziurgabetasuna

“Benetako balioa da datuak erabaki bihurtzeko gaitasuna duela”, azpimarratu du Mireia Olavek, Ikerlaneko Fidagarritasun Mekanikoko taldeko arduradunak.

Laulagun Bearingsek azpimarratu du proiektuaren eragina produktuaren hobekuntza teknikotik haragokoa dela: “Biki digitalak aukera ematen digu gure errodamenduek eragiketan benetan nola jokatzen duten ulertzeko eta ezagutza hori diseinura zein eskaintzen ditugun zerbitzuetara eramateko”, adierazi du Koldo Ostolaza Laulagun Bearingseko I+Gko arduradunak.

Ikerlanentzat, bestalde, fidagarritasun mekaniko eta estrukturalari aplikatutako irtenbide digital aurreratuen garapenean duen posizionamendua sendotu du proiektuak.