Eusko Jaurlaritzak industria arloko 121 ETEekin batera lan egin du BidaIAren lehen programa pilotuan. Gaur programa horren amaiera-ekitaldia egin da Zamudioko Parke Teknologikoan eta bertan, esperientziak eman dituen aukerak azaldu dira. Bertan, Mikel Jauregik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuak adierazi du “adimen artifizialaren txertatzea funtsezko auzi estrategikoa da gure industria lehiakorragoa izan dadin. Erronka ez da jada teknologia garatzea bakarrik, baizik eta industriak adimen artifiziala bere prozesuetan txertatzea eta hori produktibitate, eraginkortasun eta negozio-aukera berrietan bihurtzen lortzea”.
Adimen artifiziala industria arloko ETE gehiagotan txertatzeko helburua du Eusko Jaurlaritzak eta 2030era arte 4.000 ETEk BidaIA programan parte hartzeko helburua dagoela adierazi da. Industria sailarentzat BidaIA handitzea ezinbestekoa da ETE gehiagrengana iristeko. Honek, Eusko Jaurlaritzaren adimen artifizialaren arloko aurrekontu-indartze bat dakar; 2027rako 16 milioi euroko aurrekontua.
Programa hau 2026ko martxoan jarri zen abian AA txertatzeko beharrak identifikatzeko eta enpresaren prozesu eta jardueretan non eta zertarako ezartzen jakiteko. Zentzu horretan, Jauregik azaldu du "“BidaIAk arrakastaz amaitu du 2026ko pilotua, eta bertan 120 ETEk baino gehiagok parte hartu dute. Orain, handitzeko prestatuta gaude. Euskadin, eraldaketa digital horrek batez ere tamaina txikiagoko industriara iritsi behar du, gure ETEetara, adimen artifiziala pixkanaka, modu praktikoan eta haien lehiakortasunean benetako eragina izan dezan".
Gaurko jardunaldian, lehen proiektuan parte hartu duten hiru ETEk parte hartu dute Smartlog, SafeTech eta Eraman enpresek, baita BAICeko eta digitalizazioarekin lotutako beste erakunde batzuetako arduradunek ere.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta