Tresna digitalen garapenarekin, ordaintzeko, identifikatzeko eta administrazioa zein enpresekin harremanetan jartzeko modua aldatu da. Egoera honen aurrean, Euro Digitala bezalako ekimenak sortzeko bidea egiten ari da Europako Banku Zentralak. Ez da ekimen bakarra, Euskadiko NIK Patrika Digitala edota Wallet europarra bestelako adibideak dira. Tresna hauek aztertzeko, urriaren 14an Bilboko BAT Dorrean ‘Euro digitala eta wallet europarra: erronkak eta aukerak’ topaketa gauzatuko da. Bertan, wallet digital berriek ordaintzeko, identifikatzeko eta zerbitzu digitalera sartzeko modua nola aldatuko duten aztertuko da. Tresna digital hauek herritarrentzat, enpresentzat eta administrazioentzat zein erronka proposatzen dituzten aztertuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) Xabier Arrietak eta Oskar Guadillak eta Deustuko Unibertsitateko Alaitz Zabalak.
Topaketa 9:00etatik 10:30era izango da. Bertan, iritzi trukea sustatzeko eta sare profesionalak indartzeko aukera izango da. Etekin ekonomia topaketen urteko hirugarrena izango da. Urtean zehar, etxebizitzaren krisia eta konputazio kuantikoa aztertu dira. Etekin topaketak ekonomia eta finantza gaien hausnarketa sustatzeko eta sare profesionala indartzeko sortu da. Urtean hiru sario antolatzen dira, sektoreko hizlari adituekin. Saio bakoitzean, gaurkotasunezko gai desberdin bat jorratzen da moderatzaile batek gidatutako solasaldi baten bidez.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta