• BERRIKUNTZA
  • Europako gaztagileen urteko bilkura Markina-Xemeinen izango da

Europako gaztagileen urteko bilkura Markina-Xemeinen izango da

Urriaren 19tik 21era egingo da, eta izen-ematea zabalik dago jadanik

Izen-ematea zabalik da Europako gaztagileen bilkurarako | Argazkia: iStock
Izen-ematea zabalik da Europako gaztagileen bilkurarako | Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 20a - 13:30
Eg. 2026ko abuztuaren 20a - 13:35

Euskal Herriak lehen aldiz hartuko du Europako gaztagileen bilkura. Izan ere, XVI. edizioa Markina-Xemeneinen izango da urriaren 19tik 21era, Euskal esnekiak: tradizioa berrikuntzaren iturri lelopean. Leartikerrek sustatutako Esneki zentroak eta FACE Network Europako gaztagileen sareak antolatua, babesle izango ditu Markina-Xemeingo udala, Hazi, Eusko Jaurlaritza eta Kide.  

 

Hiru eguneko egitaraua hitzaldiz, aurkezpenez eta bestelako jarduerez josia izango da, batez ere tradizioan teknologia nola txertatu den ikustea ahalbidetuko duena. Ekoizle, aholkulari, ikertzaile, gazta-merkatari eta, oro har, esneki artisauen sektorearekiko zaletasuna edonorentzat pentsatutako jarduerak izango dira, tartean Europako gazten buffeta eta dastatze-esperientzia eta bisita teknikoak tokiko gaztandegi artisauetara.

Hiru egunetan parte hartzeko izen-emate kuota 290 eurokoa da, 260 eurokoa abuztuaren 31 baino lehen eginez gero. Halaber, egun bakar baten parte hartzeko kuota 170 eurokoa izango da. Batak zein besteak bilkurako jarduera guztiak barne hartzen ditu, baina ez ostatua edota programan jasota ez dagoen beste ezer. 

 

Interesa duena irailaren 20ra arte erregistratu ahalko da, horretara bideratutako estekaren bitartez.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain