Europako merkataritza lege berria betetzera behartu dituzte Apple, Amazon eta Meta

Sei enpresa erraldoi dira denera legea betetzera derrigortuta daudenak, eta sei hilabeteko epea dute baldintzak betetzeko

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Merkataritza elektronikoaren lege berrira egokitu beharko dute Interneteko hainbat enpresa erraldoik. Sei enpresa dira zehazki: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft. Lege berri honekin, Europar Batasunak enpresa teknologiko handi hauen merkatuko kontrola mugatu nahi du, eta sei hilabeteko epea eman die baldintzak bete edo aurkako helegitea aurkezteko.

Legea betetzera behartuta daude sei enpresa hauek, izan ere, Europako Batzordeak ezarritako baldintzak betetzen dituzte: azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europan, 75.000 milioi euroko balio merkatua izatea azken ekitaldian edo gutxienez 45.000 erabiltzaile aktibo eta 10.000 enpresa erabiltzaile izatea.

Bestalde, gaurtik, beste konpainia bat erosi nahi izanez gero, Europako Batzordeari aurretiaz jakinarazi beharko diote sei enpresa hauek, eta Batzordeak bitartekari bat ezarriko du harremana erraztu eta baldintza urraketarik egon ez dadin ikuskatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK