Euskadin 1.647 milioi euro inbertitu ziren iaz I+Gan, 2020an baino %10,5 gehiago

Berrikuntzako langileen %36,2 emakumeak ziren iaz, 7.534 guztira, 2020an baino %5,7 gehiago

Argazkia: Tecnalia Argazkia: Tecnalia

I+Gra (Ikerketa eta Garapen Teknologikoa) bideratutako zenbatekoa 1.647 milioi eurokoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean, inoizko handiena. Hala, 2020an baino 157 milioi euro gehiago bideratu ziren berrikuntzara, %10,5eko hazkundearekin, Eustaten datuen arabera. Gainera, BPGaren gaineko I+G jardueren gastua %2,11ekoa izan zen 2021ean.

Lurraldeka, 2021ean berrikuntzan egindako inbertsioen %46,9 Bizkaian egin zen, %42,7 Gipuzkoan eta %10,5 Araban. BPGaren %2,69 Gipuzkoako berrikuntzara bideratu zen, Bizkaikora %1,95 eta Arabakora %1,40.

Inbertsio horien %77,4 enpresa pribatuek egin zituzten; %16,4 goi mailako hezkuntzak egin zuen, eta %6,4 erakunde publikoen menpeko elkarteek. 2020rekin alderatuta, enpresek %11 handitu zuten I+Gra bideraturiko diru kopurua, goi mailako hezkuntza zentroek %3,2 eta erakunde publikoen menpeko elkarteek %18.

Orotara, 20.804 pertsona aritu ziren sektorean lanean 2021ean, aurreko urtean baino %6,6 gehiago, eta horien %36,2 emakumeak dira, iaz baino %5,7 gehiago. Ikertzaileen kopurua ere %5,4 hazi da. Langile kopuruan ere enpresek dute pisurik handiena: %71. Atzetik doa goi mailako hezkuntza (%22,2) eta ondoren erakunde publikoen menpeko institutuak (%6,4). Emakumeek lan non egiten duten ikusita, haien presentzia txikiagoa da enpresa pribatuan, %60, eta handiagoa goi mailako hezkuntzan (%60) zein administrazioan (%10).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK