• BERRIKUNTZA
  • Euskal Encouterren 31. edizioa egingo da uztailaren 22tik 25era

Euskal Encouterren 31. edizioa egingo da uztailaren 22tik 25era

Teknologia berrien jarraitzaileentzat erreferentziazko ekitaldia da. BECen egingo da eta 150 jarduera baino gehiago antolatu dituzte

    Argazkia: Euskal Encounter
    Argazkia: Euskal Encounter
    2023eko uztailaren 20a
    Eg. 2023eko uztailaren 20a

    Euskal Encounter jardunaldiaren 31. edizioa egingo da BECen uztailaren 22tik 25era. Adimen artifiziala, Gauzen Interneta, zibersegurtasuna edota bideojokoen sektorearen inguruko topaketa honetan, 150 jarduera baino gehiago egingo dira aurten, eta 4.000 bisitari espero dituzte.

     

    Teknologia berrien jarraitzaileentzat urteroko hitzordua izan ohi da Euskal Encounterra. 31. ekitaldian, gaurkotasun teknologiaren inguruko 30 tailer baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute bisitariek, eta sormen digitala eta hardware eta software ezagutzak sendotzeko jarduerak, jokoak, programak eta hitzaldiak eskainiko dituzte lau egunez.

    Euskaltel Fundazioa antolatzen du topaketa hau SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKren laguntzarekin. Edizio honetan, aurrekoen gisan, interneten konexioak minutuko 60 giga izango ditu, partaideek sortzen duten trafikorako nahiko dela uste baitute antolatzaileek.