Euskara eta adimen artifizialaren inguruko hitzaldiak eman ditu Orai NLPk Estatu Batuetan

Boisen eta Renon izan da Igor Leturia zentroko hizketa-teknologien arduraduna. Orairen teknologia erabiltzen duten Elia, Aditu eta Elhuyarren TTS sistema erakutsi dituzte, besteak beste

Igor Leturia Boise State Universityn | Argazkia: Elhuyar Igor Leturia Boise State Universityn | Argazkia: Elhuyar

Boise State Universityk eta Renoko University of Nevadako Euskal Ikasketen Zentroak antolatutako World Languages International Conference on Cultural Studies kongresuan izan da azken egunotan Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologikoen arduraduna. Leturiak Boise eta Renoko hainbat zentrotan euskarak adimen artifizialaren bizi duen egoerari buruzko eskolak eta hitzaldiak eman ditu.

Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn sustatutako Eloise Garmendia Bieter Katedrako aurtengo irakasle gonbidatua izan da Leturia, eta azaldu duenez, “Euskal Herriko egunerokotasuna eta ezagutza akademikoa ekarri nahi izan da Boiseko eta Renoko unibertsitateetara eta euskal komunitatera”. Hala, hizkuntza eta hizketa teknologikoen arloan egiten dutenaren berri ekarri die, eta aurtengoan antolatzaileek komunitateari, euskararentzat eta Euskal Herrian, puntako teknologia ere lantzen dela erakutsi nahi izan diote.

Euskarak adimen artifizialean duen tokia azaltzeko, Orairen teknologia erabiltzen duten Elia (Elhuyarren itzultzaile automatiko neuronala), Aditu (Elhuyarren hizketa-ezagutzailea) eta Elhuyarren TTS sistema (hizketa-sintesia) erakutsi dituzte, besteak beste, eta euskarazko hizkuntza-teknologietan zer estrategia eta teknologia garatu diren ere azaldu du Leturiak.

Era berean, datu-masa handietan oinarritzen diren gaur egungo hizkuntza- eta hizketa-teknologiak garatzeko baliabide urriko hizkuntzek erabiltzen dituzten estrategiak ere azaldu ditu Orai NLP Teknologiakeko arduradunak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK