• BERRIKUNTZA
  • Futbol zelaiak erabilera anitzeko espazio bilakatzeko teknologia garatu du Senerrek

Futbol zelaiak erabilera anitzeko espazio bilakatzeko teknologia garatu du Senerrek

Epigea izeneko teknologiak belarraren kalitatea bermatzen du estalki mugikor eta atzeragarri bat instalatuta

Argazkia: Sener
Argazkia: Sener
2025eko irailaren 8a - 15:20

Senerrek futbol zelaiak erabilerako anitzeko espazio bilakatzeko teknologia garatu du, eta horren emaitza da Epigea izeneko soluzioa. Ingeniaritza taldeak iragarri duenez, soluzio “erabat automatizatua” sortu dute, "futbol zelaietako errentagarritasuna maximizatzeko" asmoz.

 

Konpainiaren arabera, teknologia berri horrek belarraren kalitatea bermatzen du estalki mugikor eta atzeragarri bat instalatuta, kirol esparrutik haratagoko ekitaldiak egiteko aukera ematen duena. Horrela, soropila babesten du, eta "egoera ezin hobean mantentzen du, pertsonen gutxieneko esku-hartzearekin".

Era berean, teknologia edozein estadioren arkitekturara egokitu daitekeela adierazi du Senerrek, "erabiltzen ez denean harmailetako baten atzean ezkutatu daiteke, ikusgarritasunari, estadioaren edukierari eta zaleek partidetan izandako esperientziari eragin gabe".

 

Ingeniaritza taldearen arabera, soluzioa bateragarria da ureztatze adimenduneko sistemekin, argi infragorriarekin, aireztapen kontrolatuarekin eta antzeko zaintza eta mantentze sistema agronomikoekin.