AA sortzailea lantzeko proiektuan parte hartuko dute Politeknika Txorierrik eta Gaia klusterrak

GenAISA izena duen egitasmoa Europako hamahiru erakundek landuko dute

fotonoticia 20250204091438 1920 fotonoticia 20250204091438 1920

Politeknika Txorierri eta Gaia elektronika, informatika eta telekomunikazioko klusterrak GenAISA izeneko proiektuan lan egingo dute, Europako beste hamahiru erakunderekin batera. Egitasmoaren helburu nagusia da ikasle zein hezitzaileak laguntzea Adimen Artifizial (AA) sortzailea erabiltzen.

Horretarako bi plan garatu dituzte, bata ikasleei bideratuta eta bestea irakasleei bideratuta. Lehenengoan, gazteei erakutsiko zaie AA sortzailearen bitartez soluzioak diseinatzen eta garatzen. Profesionalentzako eginiko planean, ordea, landuko da nola egin daitekeen AAren erabilera etikoa, segurua, eta eraginkorra.

GenAISA 2027. urtera arte luzatuko da, “kalitate handiko” ehun hezkuntza-baliabide baino gehiago garatuko dituzte (bideo interaktiboak, besteak beste), eta gutxienez 200 pertsonek parte hartuko dute proiektuan: Greziakoak, Bulgariakoak, Espainiakoak, Finlandiakoak eta Lituaniakoak.

AA sortzailea

Adimen Artifizial sortzaileak gai dira testuak, irudiak eta komandoak sortzeko. Gaiak adierazi du AA sortzaileen adibide direla ChatGPT, DeepSeek, Bard eta Stable Difussion. Klusterraren hitzetan tresna horiek guztiak “erabilgarriak dira hainbat esparrutan berrikuntzarako”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK