Gaur abiatuko da Donostian Europako Biofisika Kongresua

CIC biomaguneren gidaritzapean, osasun pertsonalizaturako, energiarako eta jasangarritasunerako biofisikaren ikuspegitik topaturiko soluzioak aurkeztuko dira kongresuan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2024ko ESAB Europako Hegoalde Atlantikoko Biofisika Kongresua Donostiako Kursaal Jauregiak hartuko du gaurtik hasita eta ostiralera bitarte. CIC biomaGUNEren gidaritzapean, eta Donostia International Physics Center (DIPC), CIC bioGUNE, Biofisika Institutua eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) lankidetzarekin zientzia-komunitateari biofisikaren arloko ikerketarik "interesgarrienak" aurkezteko gune izan nahi du.

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, lehen aldia da kongresu hau antolatzen dela, Espainiako, Frantziako eta Portugalgo biofisika-erakundeek hura antolatzeko bat egitea erabaki baitute. Punta-puntako ikerketa soluzioak izango dira ikusgai kongresuan, esparru teoriko eta esperimentalekoak bereziki. Aitziber López Cortajarena kongresuko antolakuntza-batzordeko eta batzorde zientifikoko lehendakariak adierazitakoaren arabera, "Biofisikako ikerkuntzari dagozkion punta-puntako ekarpenak aurkeztea espero dugu, eta irtenbideak bilatzea gorabidean diren arloetarako; besteak beste, osasun pertsonalizaturako, energiaren arlorako eta jasangarritasunaren arlorako”. Kongresuan parte hartuko duten zientzialariak arlo desberdinetakoak dira, hala nola kimika, biokimika, biologia eta fisikakoak; "alabaina, elkarrekin egiten dute lan ezagutzaren mugetan arakatzeko", plazaratu du López Cortajarenak.

Aitziber Lopez Cortajarena | Argazkia: CIC biomaGUNE
Aitziber Lopez Cortajarena | Argazkia: CIC biomaGUNE

Hizlarien artean izango da Eva Nogales Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakaslea. Nogales nazioartean "aitzindaria da zelulen osagaiak maila atomikoan ikusteko kriomikroskopia
elektronikoa erabiltzen”. Horrekin batera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sortutako berrikuntza, zientzia eta teknologia sustatzeko asmoa ere badu kongresuak, baita nazioartean ikusgarritasuna emateko ere. "Aukera paregabea da horretarako".

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK