• BERRIKUNTZA
  • Hego Euskal Herria Europako herrialde berritzaileenen artean aurkitzen da

Hego Euskal Herria Europako herrialde berritzaileenen artean aurkitzen da

Europako Batzordeak ondutako "Regional Innovation Scoreboard 2023" txostenaren arabera EAE Europako 72 eskualde berritzaileena da eta Nafarroa 98. postuan dago

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko uztailaren 11a
Eg. 2023eko uztailaren 11a

Hego Euskal Herria berrikuntza arloan puntako eskualdea da Europan Regional Innovation Scoreboard txostenaren arabera. Bi urtean behin argitaratzen den berrikuntza ikerketa honek EAE 72 postuan kokatzen du 109,8 punturekin eta Nafarroa berriz, 98an 101,8 punturekin. Bi erkidegoak gora egin dute sailkapenean 2021eko txostenarekin alderatuz, izan ere, EAE 93. postuan zegoen orduan (21 postu egin ditu gora) eta Nafarroa 114. postuan (16 postu gora).

 

Hego Euskal Herria estatu mailako beste zonaldeekin alderatuz aurrena da berrikuntza arloan. Madrilgo komunitatea 80.postuan dago kokatuta eta Katalunia 81ean, eta bi hauek dira Hego Euskal Herriarekin batera, txostenak “eskualde indartsu” kontsideratzen dituen bakarrak estatuan.

Hala, txostenak Nafarroaren hobekuntza nabarmentzen du batik bat, 2016az geroztik, %14,5 hazi delarik berrikuntza arloan. EAE berriz, epe berean %11,5 igo da.