
Tribologia zerbitzuetan era guztietako soluzioak emateko sortu da i-Tribomat, Tekniker, Austriako AC2T tribologia zentroa eta Austriako Tribologia Elkartearen (ÖTG) eskutik. Tribologia, hainbat industrietako sistema mekanikoetako piezetan, industria eolikoan edo automozioan, esaterako, marruskadurak eragiten dituen ondorio negatiboak arintzeko soluzioak garatu nahi dituen zientzia da.
Funtsezko zeregina betetzen du tribologiak, izan ere, Europako industrian sortzen diren pieza gehienak, aurrez higatutako beste piezak ordezkatzeko fabrikatzen dira, eta Europan teknologia hau jorratzen dute laborategi asko badaude ere, tribologiaren zerbitzu guztiak bere gain hartuko dituenik ez dago. Hala, eginkizun hori betetzera dator i-Tribomat.
Era berean, sektore desberdinetako enpresei material nahiz lubrifikatzaileen karakterizazio tribologikoan zerbitzua eskainiko die, portaera iragarri, higadura minimizatu eta osagaien bizitza baliagarria luzatzeko.
Luis Iriarte, Teknikerreko zuzendari nagusiak i-Tribomatek saiakuntza tribologikoko eta azaleko karakterizazioko ehun ekipamendu baino gehiago kudeatzen dituela, eta tribologiako diziplinetako 250 adituk baino gehiagok osatutako plantilla koordinatzen duela nabarmendu du.