• BERRIKUNTZA
  • Iberdrolak eta Jaurlaritzak akordioa egin dute konputazio kuantikoa ikertzeko

Iberdrolak eta Jaurlaritzak akordioa egin dute konputazio kuantikoa ikertzeko

Konpainia energetikoak sarbidea izango du Donostiako IBM Quantum System Two sistemara

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2025eko uztailaren 9a - 11:02

Konputazio kuantikoa ikertzeko hitzarmen berria sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak. Funtsean, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak eta energia konpainiak egin duten akordioaren helburua da teknologia berria sektore energetikoan nola ezar daitekeen aztertzea. Jaurlaritzaren BasQ (Basque Quantum) estrategiaren baitan sortu da elkarlana.

 

Hala, “akordio estrategikoari” esker konpainia energetikoa IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroaren parte izango da, eta, ondorioz, sarbidea izango du urte amaierarako Donostian instalatuko den IBM Quantum System Two sistema kuantiko modular aurreratura.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritza eta Iberdrola elkarlanean arituko dira ikerketa aplikatuko, prestakuntza aurreratuko eta dibulgazio zientifikoko proiektuetan, kuantikak energiaren sektorean izan ditzakeen aukerak aztertzeko xedearekin.