• BERRIKUNTZA
  • 200 emakume enpresari elkartu diren atzo AAren gainean hausnartzeko

200 emakume enpresari elkartu diren atzo AAren gainean hausnartzeko

Iberdrolak eta Women Lab Bilbaok elkarlanean antolatu duten bosgarren topaketa izan zen

Jardunaldiko irudia | Argazkia: Iberdrola
Jardunaldiko irudia | Argazkia: Iberdrola
2025eko ekainaren 13a

"Enpresa garrantzitsuetako" 200 emakume zuzendari eta exekutibo baino gehiago elkartu ziren atzo Women Lab Bilbaok, Iberdrolarekin elkarlanean, antolatutako Adimen Artifizialari buruzko topaketan.

 

Women Lab Bilbaoko fundatzaile Laura Ruiz Andrinok aurkeztu zuen jardunaldia, eta berak eman zien ongietorria ondorengo hitzaldiak eskaini zituzten bi emakumeei: Lorena Fernández Deustuko komunikazio digitaleko zuzendariari eta Maider Tomasena Fluo agentziako fundatzaile eta zuzendari exekutiboari.

Biek ala biek AAren inguruan hausnarketak partekatu zituzten, tresna digital berriaren alde onei zein txarrei buruz hitz egin baitzuten. Izan ere, bai Fernández, bai Tomasena adituak dira gai horri dagokionez. Fernándezek “Adimen Artifiziala jende guztiari azalduta” izeneko liburua argitaratu zuen, non AAri buruzko kontzeptuak, aurreiritziak eta azalpenak aurki daitezkeen; bestalde, Tomasenak AA copywritingean nola erabiltzen den aztertu izan du.

 

Ez da Iberdrolak eta Women Lab Bilbaok lankidetzan antolatu duten lehen jardunaldia izan, eraldaketa digitalari, emakumezkoen kirolari, jasangarritasunari eta osasun mentalari buruzko beste lau topaketa egin baitituzte dagoeneko.