• BERRIKUNTZA
  • Iberdrolak blockchain teknologia erabiliko du Batzar Nagusian partehartzea egiaztatzeko

Iberdrolak blockchain teknologia erabiliko du Batzar Nagusian partehartzea egiaztatzeko

Batzarrean parte hartzen duten akziodunek haien boz elektronikoa zuzen erregistratu dela egiaztatuko ahal izango dute. Teknologia hori ezartzen duen Ibex 35eko lehen konpainia da

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2022ko maiatzaren 23a - 14:02
Eg. 2022ko maiatzaren 23a - 14:12

Ekainaren 17an burutuko du Iberdrolak bere Akziodunen Batzar Nagusia Bilbon. Konpainiak dituen 600.000 akziodunek lehen aldiz blockchain teknologia erabili ahal izango dute haien botoa eta botoaren eskuordetzea zuzen erregistratu direla egiaztatzeko.

 

Blockchain teknologia bat da, erregistratutako datuen trazabilitatea eta informazioaren aldaezintasuna bermatzen duena. Iberdrolaren Atariaren bidez jasotako boto edo ordezkaritza bakoitza modu seguru eta aldaezinean gordetzen da blockchain sarean, eta isilpekotasuna bermatuz enkriptatzen da. Akziodunek telematikoki bozkatu ahal izango dute, edo botoa eskuordetu, maiatzaren 13tik ekainaren 16ra arte.

Blockchainaren abantaila handietako bat da datuak erregistratu ondoren ezinezkoa dela aldatzea. Blockchainaren iraultza teknologikoari esker, balio-transakzio adimentsuagoak eta seguruagoak egin daitezke.

 

Akziodunen parte-hartzea sustatzeko Iberdrolak 0,005 euroko dibidendoa emango die Batzarrean parte hartzen dutenei, beti ere % 70eko quoruma lortuta.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain