• BERRIKUNTZA
  • Iberdrolak eta Multiversek konputazio kuantikoko soluzioak bilatzeko kolaborazioa abiatu dute

Iberdrolak eta Multiversek konputazio kuantikoko soluzioak bilatzeko kolaborazioa abiatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoa Forum programaren baitan elkartu dira konpainia elektrikoa eta 'start-up' gipuzkoarra

Iberdrola eta Multiverse | Argazkia: Iberdrola
Iberdrola eta Multiverse | Argazkia: Iberdrola
2023eko ekainaren 15a
Eg. 2023eko ekainaren 15a

Konputazio kuantikoa oinarri duen proiektuari ekin diote Iberdrola eta Multiverse Computing start-upak. Optimizazio konplexua duten konbinazio ugari aztertzeko garaian sortzen diren arazoak konpontzeko balio dezakeen teknologia da konputazio kuantikoa, eta teknologia hori garatu ahal izateko sare elektrikoetan instalatutako baterien zenbaki, ezaugarri eta kokapen egokiak aukeratzeko optimizazio problemak identifikatu ditu Iberdrolak.

 

Hain zuzen ere, energia berriztagarria, ibilgailu elektrikoak eta beste zenbat baliabide energetiko integratu beharra dute sare elektrikoek. Hori dela eta, ezinbesteko papera jokatuko dute bateriek sistema elektrikoaren malgutasunean.

Multiverse Computing Europa mailan erreferentziazko enpresa da software kuantikoen programazioan, eta datozen hamar hilabeteetan arituko da Iberdrola taldearen i+DE banatzaile elektrikoarekin elkarlanean. Iker Urrutia Gipuzkoako i+DEko arduradunaren hitzetan, “Euskadi konputazio kuantiko erreferentzia bihurtu da, eta Iberdrola eta Multiversen arteko kolaborazioa Gipuzkoa eta Euskadi berrikuntza kuantikoaren abangoardian eustea bermatuko duen aliantza naturala da”.