• BERRIKUNTZA
  • Idekok mekanizazioan egindako azken teknologia garapenak aurkeztu ditu Txinan

Idekok mekanizazioan egindako azken teknologia garapenak aurkeztu ditu Txinan

Urriaren 25etik 28ra bitartean, HSM High Speed Machining nazioarteko konferentzia egin da Nanjing hirian

Xavier Beudaerten hitzaldi bat | Argazkia: Ideko
Xavier Beudaerten hitzaldi bat | Argazkia: Ideko
2023ko urriaren 30a - 12:20
Eg. 2023ko urriaren 30a - 12:26

Ideko zentro teknologikoa Txinan izan da azken egunetan. Urriaren 25etik 28ra bitartean, HSM High Speed Machining nazioarteko konferentzia egin da Nanjing hirian. Mekanizazio aurreratuko teknologian diharduten ikerketa eta ingeniaritza arloko profesionalak bildu ditu topaketak, eta bertan izan da Xavier Beudaert euskal zentro teknologikoko Dinamika eta Kontrola taldeko ikertzailea.

 

Mekanizazio prozesua optimizatzeko abiadura handiko Idekoren azken teknologia garapena aurkeztu du Beudartek. Hainbat hitzalditan parte hartu du, eta besteak beste, abiadura handiko ebaketa makinen kontrola, torneaketa prozesuetako bibrazioen eragina, eta machine learning bezalako jarduerei buruz hitz egin du, nazioarteko beste enpresa eta zentro teknologikoekin batera. Era berean, LaserStarLine eta InterQ proiektuen emaitzak ere aurkeztu ditu.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain