Igo egin dira enpresaburu emakumeak EAE-n

2020-2021-ean Erkidegoan zeuden enpresaburuen %52,4 gizonezkoak ziren eta %47,6 emakumezkoak. 2004-tik hamar aldiz txikitu da bi generoen arteko aldea

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (EEB-OVE) argitaratutako azken datuen arabera, ekintzaileen artean genero-desberdintasuna gero eta txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. GEM (Global Entrepreneurship Monitor) metodologiarekin egindako txostenak dio 2020-2021 urteetan Erkidegoko enpresaburuen % 52,4 gizonak zirela eta % 47,6, berriz, emakumeak. 2004an Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzaile gizonen eta emakumeen artean bost puntuko aldea bazegoen, 2020-2021ean puntu erdira murriztu da, hau da, aldea hamar bider txikitu da hamazazpi urtean.

Bilakaera hori beste hiru erkidegotan ere nabari da, Nafarroan, Asturiasen eta Galizian. Bilakaeraren arrazoi nagusien artean oinordetza legoke, enpresaren agintea alabak hartu izana.

Enpresetako buru diren emakumeen profilari dagokionez, batez besteko adina 51 urtekoa da eta gehienek goi-mailako edo graduondoko ikasketak eta errenta-maila altua dituzte. Bestalde, datuek diote, ekintzaile izatea aukeratzen duten emakume profesionalen gehiengo argiak, % 68,1-ak, bizimodua ateratzeko aukeratzen duela enpresaburu izatea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK