Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak eta Copreci kooperatibak akordioa sinatu dute, ikerketa, transferentzia eta prestakuntza programa bat abian jartzeko. Bi erakundeen arteko lankidetzaren bidez, ikerketa taldeak sortuko dituzte unibertsitateko ikertzaileekin eta kooperatibako langileekin, azaldu dutenez, “unibertsitatean sortutako ezagutza industriaren benetako beharretara hurbiltzeko eta teknologia-transferentzia bizkortzeko”.
Akordioaren baitan hurrengo esparruetako ikerketak egingo dituzte: fluidoen eroapena eta bero-transmisioa; elektromagnetismoa; potentzia- eta kontrol-elektronika; softwarea eta algoritmia, ikaste automatikoa edo machine learninga barne; sistema mekanikoak; industria-antolamendua; zibersegurtasuna, eta jasangarritasuna.
Bi entitateek lau urterako bide-orri teknologikoa zehaztuko dute, garatu beharreko ikerketa-ildoak eta teknologiak lehenesteko, eta urtero berrikusiko dute, enpresaren eta ingurune industrialaren beharren bilakaerara egokitzeko.
Halaber, ikertzaile, doktoregai eta ikasleen parte-hartzea sustatuko dute proiektuetan, baita programako ikerketa eremuei lotutako doktorego-tesien, gradu eta master amaierako lanen eta praktika akademikoen garapena ere.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta