• BERRIKUNTZA
  • Ikerketa zientifikoko jardueren gastua %6,1 handitu zen iaz EAEn

Ikerketa zientifikoko jardueren gastua %6,1 handitu zen iaz EAEn

Sektoreko enplegua ere %3 hazi zen, Eustaten azken datuen arabera

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 21a - 12:39

Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren gastua %6,1 handitu zen EAEn 2025ean. Eustatek eskainitako datuen arabera, I+Garen arloan diharduten “dedikazio osoko langileen guztizko kopurua” %3,0 igo zen. Zehazki, Administrazio Publikoan, gastuak %9,1eko igoera izan zuen, eta I+Gko langileen kopuruak, berriz, %6,7koa.

 

Goi-mailako irakaskuntzaren sektorean, gastuaren igoera %4,8koa izan zen, eta I+Gko langileen kopuruarena, berriz, %0,1ekoa.

Eustaten arabera, alderatzeko dagoen azken datuan (2024. urteari dagokio), BPGarekiko I+Gko gastua %2,15ekoa izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1,50ekoa Espainiako Estatuan.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain