Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak 2026-2030 aldirako plan estrategiko berria aurkeztu du gaur Batzorde Eragilearen aurrean. Imanol Rego presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak azaldu duten dokumentuak erakundearen jardunaren norabidea zehaztuko du datozen urteetarako, eta berrikuntzaren arloan jarduera eta helburuak berrantolatzea proposatzen du. Estrategia lau zutabetan oinarritzen da: aurrerapen estrategikoa indartzea, berrikuntza-prozesuak azkartzea, EAE Europan kokatzea eta eragileen arteko lankidetza sustatzea.
Planak, besteak beste, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren jarraipena eta analisia sendotu nahi ditu, baita berrikuntza-prozesuen eragina eta orientazioa hobetzen lagundu ere. Halaber, ikerkuntza eta berrikuntzaren bidez EAEK Europako esparruan duen presentzia indartzea du xede. Innobasqueren Batzorde Eragilea erakunde publiko, zientzia eta teknologia zentro eta industriako 16 ordezkarik osatzen dute, eta plan berria ekainaren 3an aurkeztuko zaie agentziaren 900 bazkideei, Batzar Nagusian.