Eusko Jaurlaritzak, Emaitek Industria Hobea programaren bitartez, 62,1 milioi euro bideratuko ditu EAEko teknologia zentroetara. Programa horren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) dauden zentroen “jarduera ez-ekonomikoa babestea”. Gauzak horrela, uztailaren 3tik abuztuaren 3ra bitarte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
Programa Euskadiko Industria Plana 2030en helburuen barruan sartzen da, industria lehiakorragoa, aurreratuagoa eta jasangarriagoa sustatzea baitu helburu, industria gehiago, industria hobea eta isurpen gutxiago lortzeko.
“Euskadik dituen erronka industrialei erantzuteko gure ezagutza sortzeko, teknologia estrategikoak garatzeko eta teknologiak enpresetara iristea azkartzeko gaitasuna indartu behar dugu. Emaitek Industria Hobearekin zentro teknologikoen rola indartzen dugu, industria lehiakorragoa, aurreratuagoa eta hobeto prestatua lortzeko eragile gakoa baitira, datorren hamarkadako erronkei erantzute aldera”, nabarmendu du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Emaitek Industria Hobea egitasmoren bitartez, gaitasun zientifiko-teknologiko bereizgarriak garatzen, ezagutzaren arlo estrategikoetan aurrerapausoak ematen, teknologiaren arloko espezializazioa indartzen eta emaitzek industrian duten inpaktua handitzen lagundu nahi du Jaurlaritzak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta