Hamabi ordenagailu kuantikora sarbidea eskainiko die enpresei Bizkaiko Aldundiak

Helburua enpresek “kuantika erabiltzea” dela azaldu dute gaur, ‘Teknologia kuantikoen ezarpena eta aplikazioa bultzatzeko deialdia’ jardunaldian

BAT dorrean egin da jardunaldia | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia BAT dorrean egin da jardunaldia | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du eskualdeko enpresek eskuragarri izango dituztela “aditu pertsonalizatuko zerbitzuak eta azpiegitura kuantikorako sarbidea”. Hala azaldu dute gaur Bilboko BAT dorreko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroan egin den ‘Teknologia kuantikoen ezarpena eta aplikazioa bultzatzeko deialdia’ izeneko jardunaldian.

Joseba Mariezkurrena Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusiak eman dio hasiera ekitaldiari, eta azaldu du “Zientzien eta teknologia kuantikoaren urtea” den honetan Bizkaiko Foru Aldundiak hamabi ordenagailu kuantikotarako sarbidea eskainiko diela Bizkaiko enpresei, zeinak bost teknologia desberdin izango dituzten. Doako zerbitzua izango da, betiere enpresek gutxienez bost langile baldin badituzte; enpresak edozein sektoretakoak izan daitezke. Zerbitzu berria Biqain izeneko egitasmoaren parte da, zeinaren bidez lurraldeko enpresen lehiakortasuna sustatzen den.

Interesa duten negozioek, lehenik eta behin, Bizkaiko Aldundiaren web orriaren bitartez “interes-adierazpenak” aurkeztu beharko dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK