• BERRIKUNTZA
  • Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioa urriaren 14an hasiko da Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioa urriaren 14an hasiko da Bilbon

Lehiakortasuna, iraunkortasuna eta ongizatea izango dira inaugurazio jardunaldiaren ardatzak

Pasa den urteko inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Euskalit
Pasa den urteko inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Euskalit
2026ko uztailaren 8a - 10:56

2026ko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioari hasiera emango zaio urriaren 14an Bilboko Bat Dorrean egingo den inaugurazio ekitaldiarekin. Euskalitek antolatutako jardunaldia 'Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa: balioak, talentua eta teknologia' lelopean egingo da, eta EAEko enpresa eta erakundeetako ordezkariak bilduko ditu, gaur egungo eraldaketa teknologiko, sozial eta arauemaileei aurre egiteko estrategiak aztertzeko.

 

Ekitaldiko hitzaldi nagusia James Wilson Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusiak emango du. Ondoren, mahai-inguruan parte hartuko dute Alex Botok (Ihobe), Jone Noltek (Asle) eta Javier Ormazabalek (Velatia), trantsizio horri aurre egiteko beharrezko lidergoari eta kudeaketa tresnei buruz eztabaidatzeko.

Jardunaldian, gainera, hiru esperientzia praktiko aurkeztuko dira: adimen artifizialaren eta iraunkortasunaren ingurukoa, María José Adurizek (Uvesco); talentuaren eta belaunaldi-erreleboaren ingurukoa, Pablo Núñezek (Katealegaia); eta negozioaren iraunkortasunari buruzkoa, Óscar Regesek (Asenta) eta Jorge Verasateguik (Salto Systems). Inaugurazioak urriaren 14tik 28ra egingo den Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteari emango dio hasiera.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain