• BERRIKUNTZA
  • Kudeaketa Aurreratuko Europako Astea hasiko da bihar

Kudeaketa Aurreratuko Europako Astea hasiko da bihar

Euskalitek antolatuta, inaugurazio ekitaldia egingo dute Bilboko BAT dorrean. Urriaren 22era arte hainbat jarduera egingo dira

Aurreko edizioko ekitaldi bat | Argazkia: Euskalit
Aurreko edizioko ekitaldi bat | Argazkia: Euskalit
2025eko urriaren 7a - 12:25

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioa hasiko da bihar. Euskalitek antolatuta, inaugurazio ekitaldia egingo dute bihar arratsaldean Bilboko BAT dorrean, 16:00etatik 18:00etara. Bertan izango dira kudeaketa aurreratuaren alorreko profesionalak, adituak, erakunde laguntzaileak eta eragileak, besteak beste.

 

Hitzorduaren helburua da “antolaketa kulturaren inguruko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, eraldaketa-motor gisa”. Era berean, erakunde aurreratuetan “lider izateko, lan egiteko, berritzeko eta ikasteko modu berriak inspiratzen dituzten esperientziak eta ezagutzak” ikusaraziko dituzte.

Javier Martínez Aldanondo adituak ere hitzaldia eskainiko du. Orbik, Gureak eta Preoca erakundeen kasuak ezagutu ahalko dira, eta Biolan, Mondragon Unibertsitatea eta Satlantiseko ordezkariek osatutako mahai-ingurua egingo da.

 

Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu.

Aurtengo edizioa bihartik urriaren 22ra arte egingo da. Ekitaldiak izango dira Bilbon, Donostian, Gasteizen, Zamudion edota Getxon.