Liga F, LaLiga EA Sports eta LaLiga Hypermotion, lehiaketa jarraitzeko modu guztiak

Telebistan, gailu adimendunetan eta doan ere, LaLigako partida guztiak ikus daitezke denboraldi honetan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Joan den astean hasi zen LaLiga, euskal futbol talde gehienek jokatzen duten futbol liga. Irudi eta izen aldaketa baten ondoren, Liga F, LaLiga EA Sports eta LaLiga Hypermotion hasi berri da Deportivo Alaves txapelketa nagusira itzulita. Topaketa hauek ikusteko, aurten hainbat aukera eta harpidetza daude, baita doakoa ere alemaniarrak izango bagina. Jarraian, 2023-2024 denboraldiko futbol onenaz gozatzeko dauden aukera guztiak errepasatuko ditugu.

Movistar+

Klasiko bat. Duela zenbait urtetatik, Canal+ eta Movistarrek bat egin zutenetik, futbola ikusteko modua ia osorik aldatu da Telefonicaren internet bidezko telebista-zerbitzura. Movistar+en, eta kontratatzen dugun paketearen arabera, emakumezkoen eta gizonezkoen futbol partidez gozatu ahal izango dugu, bai ligakoak bai Champions ligakoak. Aukera hau gustukoena da futbol guztiaz ezer galdu gabe gozatu nahi dutenentzat, ordainpeko telebista-kanalez gozatzeaz gain Movistar+ oinarrizko paketearen barruan. Movistar+ eskuragarri dago bai bere deskodegailuan, web bidez eta Android, iOS eta SmartTV aplikazioetan.

DAZN

Streaming plataformek, zalantzarik gabe, edukiak kontsumitzeko modua aldatu dute azken urteotan. Internet gure gailu guztietara iristearekin batera, ia ahaztu egin dugu telebista lineala. 2019tik DAZNk partidak streaming bidez ikusteko aukera ematen du, gure edozein gailutan harpidetza eginez. Aurten futbolaren partida ezberdinak eskaintzen dizkioten 3 harpidetza daude: Victoria, Esencial eta Total deitutakoak. Victoria da hiru harpidetzetatik funtsezkoena, eta hilean 9,99 euroren truke Liga F disfrutatu  ahal izango dugu. MotoGP edo Formula1 bezalako beste kirolen bat ere sartu nahi badugu, Esencial tarifak osorik izango dugu hilean 19,99 euroren truke. Azkenik, Liga F eta LaLiga EA Sports jardunaldiko 5 partida izan nahi baditugu, Total tarifara egin beharko dugu jauzi. Tarifaren prezioa 29,99 €-ra igokoz, plataforman kalitate onenean dagoen eduki guztia barne. DAZN aplikazioa aplikazioen denda guztietan dago eskuragarri: AppleTV, Chrome Cast eta SmartTV.

GolTV

Garai batean zerbitzu batzuetan bakarrik emititzen zuen kanal horrek duela zenbait urte egin zuen jauzi LTDra. Mediaprok jabetzan duen kateak LaLiga EA sports partida bat eskainiko du jardunaldi bakoitzean, Europako txapelketak jokatzen dituzten taldena izan ezik: FC Bartzelona, Real Madril, Atletico Madril, Reala, Sevilla, Vila-real, Betis eta Osasuna. Telebista kate hau eskuragarri dago LTDa sintonizatuz, Internet bidezko telebista zerbitzuetan eta web bertsioan.

PlutoTV (Alemania eta Austria)

Bi herrialde horietako batean bizi bazara, zorionak. Doako kanaletan oinarritutako streaming plataformak DAZN X PlutoTV International Football kanala eskainiko du Alemanian eta Austrian. Bi herrialde horietara bakarrik iritsiko den kanal honetan LaLiga EA Sports, Serie A, Ligue1 eta Kopako partidak eskainiko dira, erabat doan. Dena den, bada bi herrialde horietatik kanpo zerbitzu horretaz gozatzeko modu bat, VPN erabiliz. Trikimailu horren bidez, kanala sintonizatu ahal izango dugu PlutoTVn, herrrialdez aldatu gabe.

Azken finean, LaLigako 2023-2024 denboraldi hau oso zirraragarria izango dela ikusten da. Deportivo Alaves lehiaketa nagusira itzulita eta partidak ikusteko aukera berriak iritsita, futbolzaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute gailu guztietan. Emakumezkoen futbolak protagonismo handiagoa izan du azken urteetan, eta LaLigan jokatzen duten euskal taldeek, ziur asko, inoiz baino zale gehiagok gozatu ahal izango dute aurten ere kirol honetaz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK