LKS Next GobTech sortu da administrazio publikoari eraldaketa digitalean laguntzeko

Ricardo del Corte izango da zuzendari berria, eta 6 milioi euroko fakturazioarekin ekingo dio arlo honi

Ricardo del Corte LKS Next GobTecheko arduraduna | Argazkia: LKS Ricardo del Corte LKS Next GobTecheko arduraduna | Argazkia: LKS

LKS Next teknologia taldeak LKS Next GobTech izeneko marka sortu du sektore publikoko administrazio eta erakundeen eraldaketa digitalean aurrerapausoa emateko. “Bere jatorri kooperatibo eta jasangarria batzen duten balioetatik sortu da, tokiko gobernuei, autonomikoei edo estatuko administrazio ezberdinei laguntzeko behar den hurbiltasunarekin, teknologiak eskaintzen dituen aurrerapen eta esperientzia globalak emanez”, adierazi du taldeak. Hala, sektore publikorako prozesu espezifikoak digitalizatzeko zerbitzu eta soluzio berriak garatu eta eskainiko dituzte.

Egun, negozio arlo horrek soluzio eta zerbitzu teknologikoetan 6 milioi euro inguruko hasierako fakturazioa duela iragarri du taldeak, 2022an izan duen fakturazio osoaren %10.

LKS Next taldeak 650 langile baino gehiago ditu egun, eta EJiE Lanbide, IZFE, Osakidetza, ETS, Metaposta, Bilboko Udala edota Izenpe bezalako erakundeak ditu bezero Euskal Autonomia Erkidegoan. “Enpresa hauei soluzio eta teknologia proposamen zabala eskainiko diegu, sektore publikoan jarduera digitala sustatzeko”, azaldu du Elena Zarraga taldeko zuzendari nagusiak.

Era berean, apustu hori indartzeko eta sendotzeko, LKS Next GobTechek Ricardo del Corte izendatu du bere garapenaren arduradun, eta taldeak bere instalazioak ere handitu egingo ditu, Gasteizen duen kokapenari Bilboko erdigunean bulego berri batzuk gehituz. Guztira, LKS NExt Gobtechen 120 profesionali emango zaie lana hasiera batean, baina, datorren urterako 160 langile izatea aurreikusten du taldeak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK