LKS Nextek enpresa kudeaketako SAP softwarea euskarazko bertsiora itzuli du

SAP softwarea 60 hizkuntza baino gehiagora itzulita zegoen arren, orain arte ez zegoen euskarazko bertsiorik

SAP aplikazioa euskaraz | Argazkia: LKS Next SAP aplikazioa euskaraz | Argazkia: LKS Next

LKS Nexten barnean integratutako i3s sistemen ingeniaritzak, SAP enpresentzako informatika aplikazioa euskarara itzuli du, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak bere sisteman bertsio euskaratua ezarri du. Aplikazio hori euskal sektore publikoaren berariazko prozesuetan erabiltzen da, hala nola, aurrekontuetan, edota prozesu logistikoetan (erosketak, salmentak). Kontuan izan behar da, gainera, SAPek terminologia berria erabiltzen duela negozioen munduko prozesu edo ekintza bakoitza deskribatzeko, sektorea edozein dela ere. “Itzulpengintzako eta integrazio teknologikoko prozesu oso konplexua izan da, bederatzi hilabete inguruko epe laburrean egindakoa, eta elkarlanean aritu dira itzultzaile taldeak eta integrazio teknologikoko aholkulariak”, adierazi du Andoni Aranzamendi i3s-ko zuzendariak.

Edozein erakundek, publikok zein pribatuk, euskaraz lan egin ahal izango du SAP enpresa soluzioen euskarazko bertsioarekin, aurretik 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita bazegoen ere, euskarazkoa falta baitzen. “Gure I+G erabiliz, gai gara sektore orotan edo lan egiten duten SAP sistemaren edozein bertsiotan ezartzeko, eta baita mantentze zerbitzuak eta eguneratze jarraitua eskaintzeko ere, gaurkotua egon dadin”, azpimarratu du i3s-ren arduradunak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK