Marteko airea energia elektriko bihurtu nahi du Teknikerrek

Europako Espazio Agentziak (ESA) bultzatutako Horace proiektuan parte hartzen ari da zentro teknologikoa, Marteko ingurunera egokitutako haize turbinak diseinatu eta fabrikatuz

Argazkia: Tekniker Argazkia: Tekniker

Bihurtu al daiteke Marteko airea energia elektrikoan? Galdera hau egin du Tekniker zentro teknologikoak, eta ESA Europako Espazio Agentziarentzat Marteko ingurunera egokitutako haize turbinak diseinatu eta fabrikatzen hasi da.

Horace egitasmoaren baitan gauzatutako proiektua da, ESAk finantzatuta. 2021an hasi ziren lehen prototipoa diseinatzen. Teknikerrek Eibarren dituen instalakuntzetan egin dituzte frogak, baita Danimarkako Aarhus hirian dagoen haize tunelean ere, Marteko ingurunearen baldintzak simulatuz.

26 eta 16 metro segundoko haize boladetan testatu dira turbinak, 8 eta 16 milibareko presio atmosferikoarekin, eta 15kW-ko potentzia elektroestatikoa eskaintzen duen aerosorgailua sortu dute.

"Energia hornidura iraunkor eta fidagarria funtsezkoa da misio espazialetarako eta Marte bezalako lurralde baten bizigarritasunerako. Ekimen honek planetaren ingurunea probestu nahi du haizearen energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko”, adierazi du Borja Pozo Teknikerreko ikertzaileak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK