• BERRIKUNTZA
  • Makina-erreminta adimenduaren gela jarriko dute martxan EHUk eta Loire Gestampek

Makina-erreminta adimenduaren gela jarriko dute martxan EHUk eta Loire Gestampek

Instalazio berriaren helburua da "ikasketei, analisiari edo ikerkuntzari loturiko lan akademikoak egiteko"

Edurne Irisarri, Aitzol Ezeiza, Tania Herrador, Xabier Ostolaza, Iker Laskurain y Guillermo García | Argazkia: UPV/EHU
Edurne Irisarri, Aitzol Ezeiza, Tania Herrador, Xabier Ostolaza, Iker Laskurain y Guillermo García | Argazkia: UPV/EHU
2023eko maiatzaren 30a
Eg. 2023eko maiatzaren 30a

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak eta Loire Gestampek bat egin dute makina-erreminta adimenduaren gela sortzeko. Xabier Ostolaza ingeniaritza eskolako zuzendariaren hitzetan, gelaren helburua da "ikasketei, analisiari edo ikerkuntzari loturiko lan akademikoak" egiteko espazioa eskaintzea. Ikasleei, esaterako, Gradu eta Master Amaierako Lanak zein praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek, "balio erantsia" izateko asmoz. Gainera, fabrikazio gehigarriaren esparrura ikasle gehiago erakartzeko bidea izan daiteke Ostolazaren ustez.

 

Ingeniaritza eskolako zuzendariarekin izan da Tania Herrador Loire Gestampeko I+G+b departamentuko garapen ingeniaria. Era berean, bisitan parte hartu dute Edurne Irisarri, Aitzol Ezeiza, Iker Laskurain eta Guillermo García irakasle ikertzaileek.

César Garbalena Loire Gestampeko zuzendari orokorrak ere ontzat jo du elkarlan hitzarmena sinatu izana. "Industria bokazioa eta kualifikazio tekniko bikaina duten gazteak" enpresara bideratzeko bide aparta izan daitekeela uste du. Era berean, unibertsitatearen eta enpresaren arteko "ezagutza trukea" ahalbidetzen duela uste du.