First Lego League txapelketaren edizio berria jarri dute martxan

Ekitaldi nagusia martxoaren 2an egingo da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Arrasaten. Gaurkoan Arrasatekoa aurkeztu da. Lehiaketarako 100 boluntario behar dira ekitaldia behar bezala gauzatzeko

Maite Anaya, Maider Morras eta Iñigo Larrea gaurko aurkezpenean| Argazkia: Mondragon Korporazioa Maite Anaya, Maider Morras eta Iñigo Larrea gaurko aurkezpenean| Argazkia: Mondragon Korporazioa

First Lego League (FLL) Lego piezez eraikitako robot batekin hainbat erronkei aurre egin beharreko jokoa da. Teknologia modu sortzailean erabiltzea ahalbidetzen duen nazioarteko heziketa programa. Egun, 110 herrialdetan jokatzen dute 650.000 gazte inguruk.

Egitasmo honen baitan, Mondragon Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak, STEAM heziketa bultzatu asmoz, FLL Euskadi – Mondragon txapelketa antolatu dute, EAEko ikasleen artean gaitasun teknologiko nahiz zientifikoak sustatzeko helburuarekin.

Mondragon taldea Innobasquerekin duen akordioaren barruan egingo da aurten txapelketa, eta finala martxoaren 2an ospatuko da Mondragon unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko campusean. Bilbon, Gasteizen eta Donostian ere egingo dira ekitaldiak.

Txapelketan parte hatzeko ehun boluntario behar dira. 10 eta 16 urte arteko ikasleek hartuko dute parte. Hala, gaur egin dute txapelketaren aurkezpena Maider Morras Azpiazu Arrasateko alkateak, Maite Anaya Rodríguez Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntzako irakasle eta ikertzaileak, eta Iñigo Larrea Mondragon taldeko talentuaren kudeaketa arduradunak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK