Mubil Mobility Awardsen izena emateko epea zabalik

Hautagai guztien artean bi proiektu sarituko ditu epaimahaiak

Ecomagnet eta Wattson izan ziren azko edizioko sarituak | Argazkia: Mubil Ecomagnet eta Wattson izan ziren azko edizioko sarituak | Argazkia: Mubil

Mubil Gipuzkoako mugikortasunaren berriaren zentroak Mobility Awards delako sarien bigarren edizioa antolatu du, mugikortasun konektatu, autonomo, partekatu eta elektrikoari lotutako proiektuak aitortzeko asmoz. Zehazki, prototipatze fasean dauden goi mailako teknologiako enpresak saritu nahi dituzte, eta bertan izena emateko epea irekita dago dagoeneko, uztailaren 26ra arte.

Aurkeztutako egitasmo guztietatik bi aukeratuko ditu zortzi kideko epaimahaiak, sektoreari lotutako hainbat eragileetako ordezkariek osatutakoa. Proiektu irabazleak 25.000 euroko saria jasoko du, eta 10.000 eurokoa bigarrenak. Gainera, biek ala biek espazio bat izan ahalko dute Mubilen edo BIC Gipuzkoako habietan, betiere 7.500 euroko topera bitartean, eta Mubil ekosistemaren barruan kontrastea egiteko aukera ere izango dute.

Finalerako aukeraturiko proiektuak irailaren 27an jakinaraziko dituzte, eta hautagaiek euren egitasmoak defendatu beharko dituzte adituen aurrean. Irabazleak urriaren 20an finalean iragarriko dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK