Obeki offshore sektorean sartu da, errota eolikoak jartzeko garabientzako motorrak egiteko

Enpresa gipuzkoarrak aplikazio berezietarako motor elektrikoak diseinatzen eta fabrikatzen ditu

Argazkia: Spri Argazkia: Spri

Obeki Ibarrako enpresak motor elektrikoak diseinatu eta fabrikatzen ditu zenbait sektoretan aplikazio bereziak egiteko, hala nola, igogailu industrialetan, itsas siderurgian edo energia sektorean. Motor elektrikoak diseinatzen eta fabrikatzen 45 urtetik gora eman ostean, offshore merkatuan sartzeko erabakia hartu du, itsasoan errota eolikoak instalatzeko garabi handien ekipamendurako eskakizun handiko motorrak ekoitzi ahal izateko.

Gaur egun, enpresak 10,5 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta 50 langile ditu. “Duela gutxi hazi gara produktuen/bezeroen/merkatuaren arloan, eta pertsona gehiagoren laguntza beharko dugu, batez ere ingeniaritzaren eta proiektuen kudeaketaren arloan”, aurreratu du Javier Mugica Obekiko zuzendariak.

Etorkizunera begira, goi tentsioko motorren diseinuan eta hornikuntzan mundu mailako erreferente izatea da enpresaren xedea, helburu dituzten sektore eta aplikazioetarako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK