Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hub proiektua abian da

Donostian egin dute gaur egitasmoaren aurkezpena. Elikagaien ontzi eta bilgarrien sektorean lan egiten duten enpresa eta bestelako eragileei zuzendutako berrikuntza komunitatea izango da

Jon Ander Egaña, Raúl Pérez Iratxeta eta Arantza Madariaga | Argazkia: Mikel Pulgarin Consultores Jon Ander Egaña, Raúl Pérez Iratxeta eta Arantza Madariaga | Argazkia: Mikel Pulgarin Consultores

Euskal elikadura kateko ontzi eta bilgarrien arloan diharduten enpresa nahiz eragileei zuzendutako proiektu berria aurkeztu dute gaur: Ontzi | Basque Food Packaging Innovation Hub berrikuntza komunitate irekia. Bertan, EAEko elikagai konpainiek izena emateko aukera dute, sektoreko beste eragileekin batera, erronkei aurre egin, soluzio partekatuak bilatu eta ezagutza elkarbanatzeko.

Hala, komunitate berri honek, mundu osoko enpresa, sektoreko eragile, zentro teknologiko, kluster eta start-upak elkartzea izango du helburu. Donostian egin dute gaur proiektuaren aurkezpena eta Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa dira sustatzaile nagusiak.

Ontzi | Basque Food Packaging Innovation Hubek sektoreko hainbat eragileren laguntza izango du, hala nola, Itene zentro teknologikoa, Packnet Ontzien eta Bilgarrien Espainiako Plataforma Teknologikoa eta Idom, C4E eta Across The Shopper enpresak. Era berean, Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak "proiektu honek Euskadiren garapenerako funtsezkotzat jotzen diren jarduerak, ekimenak eta proiektuak bultzatzen dituen 2023ko Berrikuntza Funtsaren babesa” duela azaldu du.

Bestalde, Jon Ander Egaña Basque Food Clusterreko zuzendariaren hitzetan, komunitate berri honetatik sortuko diren kolaborazioen bidez, “elikagaien ontziratzearen eta bilketaren arloan eragile aurreratuenak eta garrantzitsuenak inplikatuko dituen sarea sortu nahi da, emaitza onenak dituzten soluzioak identifikatzeko eta euskal enpresetara hurbiltzeko”.

Elika Fundazioko Arantza Madariaga zuzendariak ere hartu du hitza gaurko agerraldian, eta kate osoan zehar ontzi nahiz bilgarriek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Kalitatezko produktuak eskaintzeko beharrezkoak diren heinean, ontziek gero eta jasangarriagoak izan behar dute, eta egungo eta etorkizuneko legeriara egokitu”, esna du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK