Enpresa eta erakundeei "goi mailako soluzioak" eskaintzeko asmoz, Elhuyarrarek bere langune berria aurkeztu du gaur goizean, Donostian, 50. urteurrenaren testuinguruan: Orai NLP Teknologia. Honen ardatza izango da ikerketa eta soluzio teknologiko adimendunak eskaintzea lengoaia naturalaren prozesamenduaren edo NLPren bitartez. Alegia, komunikazioa hobetzeko tresna da. Horri esker, industria-ehunaren lehiakortasuna bultzatu nahi dute, baina baita administrazioen eraginkortasuna eta pertsonen bizitza hobetu ere.
Aurkezpenean parte hartu dute Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak eta Josu Aztiria Urtaran Orai NLP Teknologiak languneko koordinatzaileak. Era berean, halako teknologiek euren arloan ekarritako abantailez aritu dira ULMA Construction, Elhuyar, GNOSS eta Tecnaliako ordezkariak.
Langune edo marka orain atera bada ere, Elhuyarrek 20 urteko esperientzia du hizkuntza teknologiari eta adimen artifizialari lotutako proiektuetan. Horren adibide ezagunenetakoak dira Elia itzultzaile neuronala eta Aditu hizketa-ezagutzailea. Gizartean digitalizazioari lotutako erronka berriei erantzuteko xedez egingo du lan Oraik, eskarmentuaz eta adimen artifizialeko proiektuen garapenaz baliatuta.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta